FVEM Metal Enpresen Bizkaiko Federazioa

Industria zure
zain dago

Industria Erronkak DBH, batxiler eta LHko ikasleei zuzenean eta hurbiletik erakusten die nolakoa den gaur egungo industria, zer lan-aukera eskaintzen dituen eta zer profil behar diren aurrera egiten jarraitzeko.

Parte hartu

+27.200 parte hartzaile 2018tik

972 jarduera eginda

64 industria-enpresa

65 hezkuntza zentroak

— Zer da?

Industria ikasgeletara
hurbiltzen

Bizkaiko industriatik bertatik sortu zen proiektua, eta industriari buruzko topikoak desmuntatzea eta eraldaketa teknologiko betean dagoen eta profil profesional askotara irekita dagoen sektore bat erakustea du helburu.

Bisitak enpresetara

Proiektuan parte hartzen duten enpresek ateak irekitzen dituzte beren instalazioetan hezkuntza-zentroei harrera egiteko eta beren produkzio-prozesuak, proiektuak eta jarduera erakusteko.

Topaketak ikasgeletan

Enpresak ikastetxeetara joaten dira Bizkaiko industriaren errealitatea ezagutzera emateko, beren jarduera aurkezteko eta eskatzen dituzten lanbide-profilen berri emateko.

Día de la Industria

Proiektuaren jardunaldi nagusian 800 ikaslek baino gehiagok parte hartzen dute enpresa-erronkei aurre egiteko ekitaldi interaktibo batean.

— Zergatik?

Etorkizuneko profesionalen lehentasunak

Parte hartu duten ikasleen artean egindako ikerketak erakusten du industriarekiko interesa badagoela; ikusarazi besterik ez da egin behar.

Ikasleen %51,7k interesa du industriari lotutako ikasketetan, programan parte hartu ondoren.

Genero-arrakalak bere horretan jarraitzen du STEAM ikasketetan. Horregatik, proiektuak emakumeetan arreta berezia jartzen dio, jarduera bakoitzari garrantzi berezia emanez.

Hurrengo edizioan parte hartu nahi duzu?

Osatu erregistroa

Antolatzaileak

FVEM
Bizkaia Foru Aldundia SPRI Gobierno Vasco

Babesleak

AcelorMittal AURUBIS Bilbao Port CAF Haizea Bilbao Iberdrola ITP Aero Laboral Kutxa Ormazabal Velatia Sidenor Super-Ego

Laguntzaileak

Olarra Alstom Araina Arteche Belgicast CELSA Nervacero Draxton GHI Iddtek Ilunbe Izar KW Nemak Innovative Lightweighting TECUNI, S.A. Teknia ZIV